Epaitutako lehenengo bost soraluzetarrak aske dira

plaentxia_com 2009ko mai. 11a, 19:52

AHTaren aurkako ekimenetan parte hartzeagaitik auzipetuak zeuden zazpi soraluzetarretatik bost aske geratu ziren atzo goizean Gasteizko epaitegian izan zen epaiketan.

Iazko urrian, Aramaion, Abiadura Handiko Trenaren lanetan egindako protesta bategatik epaitu zituzten eta esan bezala, aske geratu ziren.

 

 

 

Gainontzeko bi herritarrek datorren maiatzaren 25ean izango dute epaiketa Bergaran, Arrasaten Tren Azkarraren espropiazioetan protesta egiteagaitik.

 

Zapatuan, milaka lagunek ezetza eman zion AHTari. Manifestazioa Iruñeako Antoniutti parketik abiatu zen "Guztion artean AHT geldituko dugu" lemapean. Gaztelu plazan amaitu zen manifestaldia, txalapartari, antzerki, bertsolari eta Gartxot kantautoreaz.

Hemen zapatuko manifestazioaren bideao