Sorako Nesken Erregional taldeak finala jokatuko du

plaentxia_com 2009ko mai. 7a, 21:52

Azken jardunaldian Aretxabaletako taldian kontra 3-1 irabazi ostean aise erraztu zaie finalerako bidea. Sorako Nesken Erregional taldeak igoera faseko finala jokatzeko txartela lortu zuen.

Finala, zapatu honetan jokatuko dute Ipintzan, arratsaldeko 18:00etan Mondrako taldearen kontra.
Irabaziz gero, igoera fasearekin jarraituko dute Euskadiko Liga Nazional mailan jokatuz. Irabazi zein galdu, larunbat honetan bederatzietan udaletxean harrera egingo zaie. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.