Obrak direla eta ekainetik aurrera igerilekua itxita

plaentxia_com 2009ko mai. 6a, 01:13

Igerilekuko aldageletan egin behar diren obrak direla eta, igerilekua eta aerobikeko gelak itxita egongo dira obrak irauten duten bitartean.

Gainerako intalazioak baina, gimnasioa eta frontoia, erabiltzeko moduan egongo dira.
 
 
 
 
 
 
 
 
Bi aukera egongo  dira:
1- Bergarako kiroldegiko igerilekuetara joatea. Honetarako derrigorrezkoa izango da:
•Maiatzaren 15a baino lehen Soraluzeko kiroldegiko abonoa ordainduta izatea.
•Bergarako igerilekura joaterakoan, Soraluzeko abonu txartela aurkeztea. 
 
2- Soraluzeko kiroldegiko urteko abonuaren kopuru proportzionala bueltatzea obrak irauten duten bitartean. Aukera hau hartzeko, honako hau izan beharko da kontutan:
•Maiatzaren 15a baino lehen, dirua bueltatzeko eskaera bete behar da udaletxean (kontu korronte zenbakiarekin).
•Eskaera egiten denean eta obrak irauten duten bitartean, Soraluzeko kiroldegiko abonu txartela entregatu beharko da.
 
Udalak jakitera eman du maiatzak 15a izango dela dirua bueltatzeko eskaera egiteko azken eguna; aurrerago ez dute eskaera gehiago onartuko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.