Herriko erdialdea aisialdirako gune bilakatu nahi du udalak

plaentxia_com 2009ko mar. 31a, 20:45

Eguardiko 12:30etatik 07:00etara herriko erdigunea oinezkoendako bilakatzeko proposamena egin du udalak. 

Proposamen honetako helburu nagusia, oinezkoei lehentasuna eman eta herritarrentzat guneak sortzea da. Herriko hainbat lekutatik kotxeak atera eta soraluzetarren aisialdirako guneak bilakatzeko. Hirigintzako batzordeburuarekin batera, udaltzainburuarekin eta arkitektoak ere parte hartu dute egitasmoa prestatzeko bileran.
 
 
 
 
 
{mosimage}Udalaren esanetan ideia honek lau onura nagusi izango ditu:
1-  Erdialdeko guneetatik, ahal den neurrian, kotxeen presentzia saihestea. Oinezkoentzat leku seguruagoak eta lasaiagoak bihurtzeko.
2- Frontoia, Plaza zaharra eta Zubi Nagusiak izan zuten funtzioa berreskuratzea; hau da, herritarrak biltzeko lekuak bilakatzea.
3- Ahal den neurrian, kutsadura murriztea.
4- Orain jarri berri den lurzorua babestea.
 
Herriko merkatariekin bilera:
Proposamena aurkeztu aurretik, udala herriko merkatari eta tabernariekin bildu da, zalantzak argitu eta iritziak jasotzeko. Azken bileran, herriko merkatariak zamaketa lanengaitik ardura aurkeztu zuten eta gehienek, erdialdea arratsaldeko 15:00etatik 21:00etara ixtea proposatu zuten. Martxoaren bigarren astean bildu ziren azkenengoz eta laister egin behar duten bileran hartuko du udalak erabakia.
 
{mosimage}Saihesbidean 170 aparkaleku berri
Aukera ezberdinak aztertu ostean, udal gobernu taldeak, Oleatik Estaziora bitartean saihesbidea noranzko bakarrean jarri eta bertan 172 aparkaleku berri egiteko aukera aurreikusi dute. Udaltzaingoaren esanetan, gaur egun, 1846 kotxe daude 1796 aparkaleku. Proposamen honek, bien arteko diferentzia berdintzeko ahalmena ematen duela uste du udalak. Izan ere, 172 aparkaleku berriekin, 24 autok soilik izango zuten aparkalekua bilatzeko zailtasunak. Modu honetan, Zelatatik, Estazio kaletik, Plaza zaharretik eta Frontoitik kotxeak kendu ahal izango dira, oinezkoentzako guneak bilakatuz.
279 sinadura aparkaleku berrien alde
Herritar talde batek, 279 sinadura bildu ditu saihesbidean aparkalekuak sortzeko eskaera eginez. Laister, jakitera emango du udalak hartutako erabakia.
 
(•Planoaren eta maparen iturria: Arteman komunikazioa)