Atzo Sutea egon zen Galvanizados Arrate S.A. enpresan

plaentxia_com 2009ko mar. 24a, 15:35

Goizeko 06:00ak inguruan, goizeko txandan lan egiten duten langileek ohartu ziren suteaz. SOS Deiak-era deitu ostean, Gipuzkoako suhiltzaileek goizeko 08:00ak aldera lortu zuten sua itzaltzea.

Sagar Erreka auzoko poligonoan dagoen Galvanizados Arrate S.A. lantegian 40 langile inguruk egiten dute lan eta orain dela 9 urte egin zuten solairu berria. Sutearen ondorioz, makineria eta teilatua kaltetuta geratu dira baina bulegoak eta biltegiak ez dute kalterik jasan, lantegiaren ondoko solairu batean kokatuta daude eta. Oraindik, kalteak aztertu eta egoeraren analisia egin behar dute, Ertzaintzak sutearen iturburua aztertzen duen bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.