Aurtengo Korrika berezia izango da. 16.Korrika honetako protagosnistak euskaraz ikasten diharduten pertsonak izango dira. Korrika Batzordeak erabaki du beraiei ematea aurtengo protagonismo osoa.
Espainiatik, Kataluniatik, Hego Ameriketatik, Afrikatik, eta Europako beste herrialde batzuetatik etorritako lagunak eta euskaraz ikasteko bidaian murgildu direnak izango dira beraz, aurtengo protagonistak. Baita bertan euskararik ikasterik izan ez duten euskal herritarrak ere.
{mosimage}Domekan egin zen lehenengo irteera, Korrika Kulturalaren barruan antolatutako egitarauan. Karakatetik Irukurutzeta bitartean, mendi ibilaldia egin zuten 40 lagun inguruk. Gaur arratsaldean berriz, hilak 17, "Bidaia intimoak" izenburupean, dokumental bat eskainiko da 19:00etan AEKko lokalean eta jarraian, euskalduntzeko bidaian murgildu diren hainbat lagunek, mahaingurua egingo dute.
EGITARAU OSOA:
MARTXOAren 20an, zapatua:
EUSKARAZKO FILM LABURRAK. 22:00etan Gaztetxian
MARTXOAren 22an, domeka:
PANTXIKA ETA TXINPARTA pailazoak. 18:00etan
Kiroldegiko Hall-ean
MARTXOAREN 26an, eguena:
AFARI-MERIENDA Ibai Eder Elkartean
bertsolariekin lagunduta. Aurretik poteoa, 19:30etan Plaza Berritik