Emakume Langileen Eguna ospatzeko ekimenak

plaentxia_com 2009ko mar. 5a, 14:28

Martxoaren 8a Emakume Langileen Nazioarteko eguna da eta horren harira egitaraua prestatu du Udaleko Emakume Batzordeak.

 
 
 
 
 
 
 
 
MARTXOAREN 7AN, ZAPATUA:
Goizeko  10:00etatik 13:00etara bitartean "Sexualitatea eta generoa" tailerrean parte hartzeko aukera egongo da, kiroldegiko erakusketa aretoan. "Nola bizi dugu emakumeak sexualitatea?" du izenburua aipatutako tailerrak eta Eider Goiburuk dinamizatuko du. 
Izena emateko: Udaletxera deitu edo bertara jo.
 
MARTXOAREN 8AN, DOMEKA:
Eguerdiko 13:00etan kontzentrazioa deitu dute Plaza Barrixan. Atzoko Udalbatzarrean alderdi politiko guztiek aho batez elkarteratzean parte hartzeko deialdia egitea onartu zuten.
 
MARTXOAREN 14AN, ZAPATUA:
Cristina Castillok antzeztuta, "Cruzadas Cotidianas" antzezlana ikusteko aukera egongo da, Kiroldegiko sarreran, gaueko 22:15ean.
{mosimage}
{mosimage}
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.