Kartel hauetan,aipatutako zinegotzien argazkien gainean, "diruzaleak, fascistas, lapurrak, torturadores eta herriaren etsai" hitzak agertzen dira.
Honen aurrean, EAJ alderdiak ondorengoa adierazi du: " lehenik eta behin gure gaitzespena adieraztea nahi dugu eraso faxista hauen aurrean. Argi eta garbi esatea, bide bortitzen erabilpenean tematzen direnak, euskal gizartearen mespretxua besterik ez dutela lortuko. Eta azkenik, eraso hauek soberan daudela eta euskal gizarteari bere etorkizuna askatasunean eraikitzen utz diezagutela galdatzen dugu." PSE-EE alderdiak momentuz, ez du adierazpenik egin.
2009ko martxoak 2ko Gobernu Batzarrean, Udal Gobernuak aurreko asteburuan Udal zinegotzi batzuren kontra herriko kaleetan azaldutako kartelen aurrean, honako adierazpena egin du:
1- Udal Gobernuko kideak elkartasun osoa helarazi nahi die aipatutako zinegotziei
2- Udal Gobernuko kideak horrelako ekintzak erefuxatzen dituztela argi azaldu nahi dute.