Santa eskean baserriz baserri

plaentxia_com 2009ko ots. 9a, 15:57

Elurteari aurre eginez, hamabost lagun inguru ibili ziren joan zen zapatuan baserriz baserriz Santa Eskean. Dozenatik gora jatordu eginda
zoro xamar amaitu omen zuten azkenean.

 

 

 

 

Hemen egunean zehar kantatu zituzten kopletako batzuk:
 
 
 
Santa Ageda bezpera da ta
edurra dogu goi ta be,
ia eguna amaitzen dogun
biatzak izoztu bare.

Eurixa egin, edurra egin
trumoia edo tximista,
urtero gatoz Santa Eskian
hamar hamabost artista.

Etxe honetan ez dira eitten
oso gauza sentzilluak,
eitten errezak ez dira izango
Igorren kantzontzilluak.

Gaur gure jira ikusi eta
ez nago oso seguru,
Santa Ageda bezpera edo
Aratustiak dittugu?

Gaur jasotako maitasun dana
oso politta izanda,
gaurkuak hemen amaitzen dira
eskerrik asko esanda.
 
Argazkiak:
 
{mosimage} 
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}