Guztira 4 izan ziren aurkeztutakoak eta hiru onartu ziren.
1- Udal gobernu taldeak aurkeztutako lehenengo mozioan, egungo krisi egoeragaitik, Udaleko kargu publikoen irabazien %10eko jeitsiera proposatu zuen. Opozizioko alderdiek ezezko bozka eman zuten eta mozioak ez zuen aurrera egin; aldeko 5 bozka eta kontrako 6 izan zituelako.
2- EAJ alderdiak berriz, Udaleko kargu publikoen soldaten izozketa eskatu zuen beste mozio baten bitartez. Honek ordea, aurrera egitea lortu zuen; 6 aldeko bozka eta 5 kontran izan zituen eta.
3- PSE-EE alderdiak, bere aldetik, elebitasuna errespetatzea eta herriko errotuluak eta zerbitzuen seinale guztiak elebietan jartzeko konpromisoa eskatu zion Udal gobernu taldeari; hau ere mozio baten bitartez. Mozioak aurrera egin zuenkontrako 5 bozka eta aldeko 6 izan zituelako.
4- Udal gobernu taldearen bigarren mozioak, Nafarroaren konkistak 500 urte bete dituela salatzen du. Hau, EA, EAJ eta ANV alderdien aldeko 8 bozkarengaitik onartu zen. PSE-EE eta PP alderdiek ezezkoa bozkatu zuten.