Pentsioak osatzen laguntzeko hitzaldia

plaentxia_com 2008ko abe. 11a, 14:58

Soraluzeko Udalak, datorren abenduan 16an martitzena, Pentsioak osatzen laguntzeko informazio-hitzaldia antolatu du.

 
 
 
 
 
 
 
 
Arratsaldeko 19:00etan izango da, Parrokiko lokalean. Honen helburua, Pentsioak Osatzeko Legeari buruzko eta Gizarte Ongizate Sailak eskaintzen dituen bestelako zerbitzuei buruzko informazioa ematea da. Hitzaldia, Departamentuburuak eta bertako Gizarte Langileek emango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.