Hau dela eta amaitzeke zituen hainbat lan, Bergarako B.O.E.ko 30 etxebizitza edo Soraluzeko kiroldegiko zabalkuntza lanak esaterako, bertan behera laga behar izan ditu aipatutako enpresak.
Bitartean, kiroldegiko lanak geldi daude. Foru Aldundia da obra honen arduraduna, zehazki Lurralde Antolamendu Saila. Sei hilabeteko atzerapenarekin hasi ziren honen zabalkuntza lanak egiten eta berez, azaroaren amaierarako amaituta egotea uste zen. Orain arte Kiroldegia inguratzen zituzten andamio eta obrarako materialak kentzea eskatu du Udalak bere aldetik eta eginda dagoen obraren zatia estaltzeko ere. Bestalde, bertan dauden aparkalekuak berriz jarriko dira martxan, eraikitzaile berria topatu arte obra geldirik egongo da eta.