Emakume bat erasotu zuten barixakuan

plaentxia_com 2008ko aza. 26a, 14:09

Joan zen barixakuan herriko gizonezko batek bikotea kolpatu zuen. Atzo iluntzean kontzentrazioa egin zen Plaza Barrixan, "Emakumeon kontrako erasoak guztion kontrako erasoak dira. Ez isildu! ¡No te calle!" lemapean.
 

80 lagun inguru batu ziren 15 minutuko elkarretaratzea egiteko, Nazioarteko Egunaren aitzakian, eta barixakuko gertaera salatzeko.

 

 

Emakume bati erasoa Soraluzen

Joan zen barixakuan emakume batenganako erasoa izan zen Soraluzen. Gizonezko batek emakumezko bat kolpatu zuen etxean, eta andrea laguntza eske atera zen kalera. Herritar batek ikusi eta laguntza eskaini zion. Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu ziren, baita anbulantzia ere, eta emakumea erietxera eraman zuten. Epaiketa azkarrean hartutako erabakia ez da jakitera eman oraindik.

 

 

{mosimage} 

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.