Emakumeenganako indarkeriaren kontra ekimenak izango dira

plaentxia_com 2008ko aza. 24a, 22:03

Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da eta Soraluzen ere bada zer salatu.

2007an herrian lau emakumek salatu zituzten tratu txarrak eta aurten momentuz beste lauk. Legearen aurrean salatu ez arren, indarkeria fisikoa, psikikoa edo psikologikoa jasaten duten emakumeak asko dira herrian, Udaleko laguntzaileetako batek azaldu duenez.

Udaleko Gizarte Zerbitzuak hiru laguntza ezberdin eskaintzen ditu: laguntza psikologikoa (ez da beharrezkoa salaketa ipintzea), laguntza ekonomikoa (saketa ipiniz gero, ez dago baldintza zehatzik) eta larrialdietako pisua.

 

 

Elkarretaratzea, hitzaldia, antzerkia

  • Hilaren 12an eginiko Osoko bilkuran Emakumeenganako indarkeria gehiagorik ez! lemapean aurkeztutako mozioa aho batez onartu zen. Modu honetan, Udalak azaroaren 25ean arratsaldeko 19:00etan kontzentraziora joateko deialdia luzatu du.
  • Udaleko Emakume Batzordeak bere aldetik, elkarretaratzera joateko deialdia egiteaz gain, hainbat ekimen ere antolatu ditu:
  • Azaroaren 26an “Tratu txarrak eta eraso sexualak. Emakumeak egin dezakeena eta jakin behar duena” hitzaldia izango da Azpeitiko Udaleko Berdintasun Teknikariaren eskutik, iluntzeko 19:00etan Kapillan.
  • Azaroaren 28an “Encantadas” antzerkia antzeztuko du Virginia Imaz aktoreak gaueko 22:15ean, kiroldegian.