Santa Zezilia egunak ekitaldi ugari bilduko ditu

plaentxia_com 2008ko aza. 21a, 14:09

Azaroaren 22an musikarien patroiaren eguna izaten da, Santa Zezilia. Haren omenez, herriko musikariak kalera irtengo dira.

 Atzo azaroak 20, Musika Eskolakoak kalejiran irten ziren urteroko ohiturari jarraituz. Galtzagorri txarangak aldiz, zapatuan eguerdi aldera kaleko giroa alaituko du, jendeari dantzarako gonbitea eginez. Iluntzean, herriko abesbatza txistulariekin batera poteoan ibiliko da, tabernaz taberna kantuan eta txistuaren doinua herriko txoko guztietara zabalduz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.