Luis Ariznabarreta izan da soraluzetar bakarra Karakatera igoeran

plaentxia_com 2008ko aza. 17a, 14:15

Pasa den zapatuan, hilak15, burutu zen Morkaiko Mendi Elkarteak hamabostgarrenez antolaturiko Elgoibartik Karakaterainoko igoera.

Inoizko Karakatera igoera jendetsuena izan da aurtengoa, guztira 52 lagunek lehiatu dute.
 
  • Luis Ariznabarreta (soraluzetar bakarra): 52. postuan 48 minutu eta 9 segundotan.
  • Irabazlea: Josu Arregi azpeitiarra,  29 minutu eta 18 segundo.
  • Lehen emakumea: Ohiana Kortazar elgetarra, 36 minutu eta 52 segundo (errekorra bereganatu zuen).
Aipatzekoa da Jose Mari Alberdi azpeitiarraren parte hartzea. 77 urte ditu eta 45 minutu eta 25 segundo behar izan zituen helmugara iristeko. Sailkapen orokorrean 50. postua lortu du.
 
Informazio gehiago: elgoibarren.net webgunean. 
Igoerako bideoa: elgoibarren.net 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.