Barreterapia ikastaroa eta ardo eta txakolin dastaketa, abendurako

plaentxia_com 2008ko aza. 13a, 19:51

Pil-pilean Euskara Elkarteak ikastaro bi antolatu ditu abendurako.

  Abenduaren 12an ardo eta txakolin dastaketa:
 
*Ardo eta txakolin dastaketan garrantzitsuenak diren ezaugarriak ezagutu eta ondoren dastaketa egiteko aukera izango da Ardoxka Elkarteko Mikel Garaizabalen eskutik.
*Arlo teorikoa eta praktikoa landuko dira
*Bi orduko saioan: 18:30etatik 20:30era
 
 
Abenduaren 13an barreterapia ikastaroa:
 
*Barrearen gozamenenan murgiltzeko eta une zoriontsuak lortzeko aukera emango du
*Barrearen erregistro ezberdinak ezagutu eta landuko dira.
*Ikastaroaren arduradunak: Edurne Lasa eta Jose Mari Larrañaga, biak UEUko kideak eta aktoreak
*Iraupena: sei orduko iraupena izango du (goiz eta arratsaldez).
*Oharra: arduradunek, arropa erosoa eta sudur gorria eramatea gomendatzen dute.
 
*Ikastaro bietan izena emateko epea zabalik dago.
*943 75 04 13 telefonora deitu edo koordinazioa@pilpilean.com helbidera mezu bat bidali