Borobilean dantzatzen diren herri dantza sinple eta errazak dira, pausu jakin batzuez osatutakoak (erdizka, jauzi, pika, ebats…). Horietan trebatuko dituzte Urratseko dantzariek bertaratzen direnak.
Saioak
Urtarrilaren 23an izango da lehen saioa, 19:30ean Plaentxi Herri Ikastetxean. Hurrengoa, hilaren 30ean egingo da eta handik aurrera 15 egunetik behin, 8 saio osatu arte. Ikastaroa dohainik izango da.
Izena emateko:
* bertara azaldu
{mosimage}Herri
dantzak ezagutarazten
Duela urte bi 50. urteurrena bete zuen dantza taldeak eta aspaldian galduta zegoen ohitura berreskuratu zuten: Soka Dantza. Iaz Euskal Herrian oso zabaldua dagoen Larrain Dantza irakatsi zuten eta herriko ospakizun batzuetan dantzatu. Aurten Iparraldean jatorria duten baina leku askotara zabaltzen ari diren dantzak aukeratu dituzte. Herri dantzak ezagutzera eman eta zaletasuna piztea da helburua.
Bideo batzuk ikusi: