Aurten 150 lagunen muga ipiniko dute, esperotakoa baino bazkaltiar gehiago izan ez daitezen. Iaz sortutako arazoak ez errepikatzea lortu nahi da horrekin.
Menua urterokoa izango da; babak, barazki eta sakramentuekin, postrea eta kafea. Berezitasuna honakoa, babak ekologikoak izango direla eta produktu guztiak (kafea izan ezik), bertakoak edo gertukoak.
Prezioa: 8 euro, azaroaren 3a baino lehen
10 euro, azaroaren 3a eta gero
Saltokiak: Iratxo Goxodenda eta Arrano, Gila eta Gaztelupe tabernak.