Uretako sorosleentzako birziklaketa ikastaroa

plaentxia_com 2008ko urr. 28a, 17:33

Kirola Euskaraz programaren barruan, uretako sorosleentzako birziklaketa ikastaroa antolatu dute.

Eskolak Bergarako kiroldegian izango dira eta izena ematen dutenek, KDAri (Kanpoko Desfribiladore Automatikoa) buruz formazio osagarria jaso ahal izango dute.
Ikastaroaren egunak eta  ordutegia:
Azaroaren 15ean, zapatua, saio teorikoak eta birziklaketa. Goiz eta arratsaldez, 09:00-14:00   16:00-20:00.
Azaroaren 16an, domeka,  saio teorikoak eta ur saioak goizean soilik,  09:00-13:00.
Izena emateko:
Agorrosin Ekintza Gunea (Bergara)
Prezioa:
40 euro Debabarrenakoek
60 euro Debabarrenakoak ez direnak.
Informazio gehiago izateko, 943 777 095 delefonora deitu edo agorrosin@bergara.net helbidera mezu bat bidali.