Arratsaldeko 17:00etan irtengo da lasterketa Soraluzeko Plaza Zaharretik eta Bergarako Zubi Berritik igaro ostean, Bide Gorritik egingo da korrikaldia, amaiera Bergarako Frontoian izanez.
Kategoria desberdinek parte hartu ahal dute; alebinek 1600 metro egin beharko dituzte, DBHko lehen eta bigarren mailakoek 2400 metro eta hirugarren eta laugarren mailakoek, berriz, 3200 metro. Berrikuntzen artean, lagun artean lehiatzeko aukera dago. Lagun talde bakoitzeko hiru kidek eman behar dute izena eta denak iritsi behar dira helmugara froga ontzat jotzeko.
Izena emateko, kiroldegira jo eta 10 euro ordaindu behar dira. Lagun artekoan lehiatu nahi bada, aldiz, 35 euro. Parte hartzaileek opari bana jasoko dute eta lehen hamarrak izango dira sarituak.