110 lagun Xoxoten

plaentxia_com 2008ko urr. 14a, 13:26

Mendi Taldeak antolatutako irteerak 110 lagun bildu zituen Xoxoten.

Egun haizetsua izan zuten baina aterri. Neska mutikoek orbel artean eskutatzen eta elkarri botatzen pasa zuten eguna.
Udazkeneko azken irteera Soraluzen bertan izango da eta ondoren babajana dago antolatuta San Andres auzoan.
Mendi ibilbidea: Soraluzetik-Txurrukazpira-Txurrukara-San Andresera.
Babajanan prezioa: nagusiek 20 euro eta umeek 6 euro

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.