San Andres Bertso Paper lehiaketa

plaentxia_com 2008ko urr. 9a, 14:40

Eta Kitto! Euskara Elkarteak abian jarri du XIV. San Andres Bertso Paper lehiaketa.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Lanak entregatzeko epea:
Aste honetan zabaldu da eta azaroaren 7ra arte irekita dago.
Baldintzak:
*Lehen hezkuntzako ikasleek: bertso bat edo bi kopla.
*DBHkoek: bi bertso edo lau kopla gutxienez.
*16 urtetik gorakoek: lau puntu edo gehiagoko sei bertso gutxienez.
*Gaia eta doinuak libreak dira.
*Lanen hiru kopia bidali behar dira, gaitzizena, izen-abizenak, telefonoa eta adina jarriz.
*Nora?
Eta Kitto! Euskara Elkartea, Urkizu 11- solairuartea, 20 600 Eibar.
Sariak:
*LHkoen mailan: 
Lehenengoak: 45 euro
Bigarrenak:40 euro
*DBHkoetan:
Lehenengoak: 120 euro
Bigarrenak: 100 euro
*Nagusietan:
Lehenengoak: 300 euro
Bigarrenak: 250 euro