Bazkideak nagusi, Pil-pileanen egoitzaren inaugurazioan

plaentxia_com 2008ko urr. 8a, 15:45

Pasa den barixakuan, hilak 3an, Pil-pilean Euskara Elkartearen egoitzari hasiera ekitaldia egin zitzaion.

Ospakizunik ez zen falta. Etxapliru batekin eman zitzaion hasiera ekitaldiari eta jarraian, herriko musikari batzuk Mikel Laboaren “Herria eta hizkuntza” kanta ezaguna abestu zuten. Ondoren, elkarteko zenbait kideek euskararen erabileraren beharraz hausnartu zuten, poesia errezitaldi bati bide emanez. Elkarteko zuzendaritzako hainbat kideek egoitzaren kanpoaldean kokatutako errotuluak destapatu zituzten eta euskararen aldeko brindisa ere ez zen falta izan. Bertaratutakoek pintxoak dastatzeko aukera izan zuten eta amaieran, Elkarteko materiala zozketatu zen.

Herriko elkarteen bilgune

Pil-pileaneko egoitzan, Pil-pilean Euskara Elkarteaz gain, herriko hainbat elkarte ere bilduko dira hemendik gutxira. Alde batetik, Mendi Taldea eta Euskal Herrian Euskaraz bertan hartuko dute lekua. Bestalde, Dantza taldeak, Euskal Jai Batzordeak eta Galtzagorri Jai Batzordeak egoitzako bilera gela erabiliko dute beraien batzarrak egiteko.

 

{mosimage}  {mosimage}   {mosimage}
 Jende asko bildu zen egoitzaren inguruan  Elkarteko kideek euskararen inguruko berba batzuk egin zituzten  Lokala jendez lepo zegoen
 {mosimage}  {mosimage}  {mosimage}
 Adin desberdinetakojendea gerturatu zen
 Jan eta edan gustora
 Zozketan parte hartu zutenak