Jazza eta musika beltza Deba bailarako herrietan

plaentxia_com 2008ko urr. 3a, 12:48

Urtero bezala, Gaztelupeko hotsak Jazz eta musika beltzaz gozatzeko jaialdia antolatu du. Urriaren 17an izango da lehen kontzertua eta Urriaren 26an azkena. Guztira 4 emanaldi desberdin antolatu dituzte; Mutriku, Elgeta, Soraluze eta Elgoibarren eskainiko direnak.

 

 

 

 

 

 

 {mosimage}

 

Lehen kontzertua Elgoibarren izango da urriaren 17an Herri antzokian. Zita, gabeko 22:15ean jarrita dago eta Yuri Gagarin Trio eta Antonio Vega arituko dira.

 {mosimage}  

The Commitments (soul of Dublin) taldea izango da bigarrena egitarauan eta urriaren 18an, Elgetan arituko da gabeko 22:30ean Espaloia Kafe Antzokian.

 {mosimage}  

Soraluzen urriaren 25ean izango da zita eta Jazz Voices Ensemble Iruñeako taldeak joko du gabeko 22:30ean Kapillan.

 {mosimage}

 

Azkenik, Mamassita Pro taldeak Mutrikun joko du urriaren 26an, igandean, Zabiel kultur etxean, iluntzeko 20:00ean