Pasa den barixakuan, hilak 26, iluntze partia Soraluzekoa ez den pertsona bat bere autoarekin frontoitik Galipoterako eskaileretan behera joan zen. Denbora asko behar izan zuten autoa bertatik atera ahal izateko, eskailerek malda handia dute eta. Azkenean 2 garabi erabili behar izan zituzten. Ikusmira asko sortu zuen gertakari honek eta jende andana bildu zen bertan zer gertatu ote zen jakiteko. Auto gidariak ez du ezer larririk, sustoa baino ez. Bigarren aldia da horrelako zerbait ikusten dela herrian.