Soraluzetarrak aurten ere Durangoko Azokan egongo dira

plaentxia_com 2008ko abe. 5a, 14:32

Abenduaren 5etik 8ra egingo da Azokaren 43. edizioa. Goizeko 10:30etan irekiko dituzte ateak eta arratsaldeko 20:00ak arte egongo dira zabalik.

Euskal liburu eta disko azoka honetan soraluzetarrek ere hartuko dute parte.
 
 
 
 
 
Alde batetik, Badihardugu Elkarteko stand-ean Soraluzeko Baserrien gidaliburua eta Dantza Taldearen 50. urteaurreneko DVDa egongo dira salgai. Bestetik, Baleike Kultur Elkarteak Domentx Uzin soraluzetarraren talde ohia den Karidadeko Bentari buruzko DVDa atera du eta azken emanaldiko eta 2007ko udan eman zituzten beste kontzertuetako irudiak dira Karidadeko Benta. Lehengo munduaren azkena DVDaren bizkar hezurra.
Musikan ere berrikuntzak
Gaztelupeko Hotsakek ere badu Azokan parte hartzeko asmoa eta hainbat berrikuntza eramango dituzte erosleen gozamenerako:

Kermen Lertxundi, Morau ta Agotak, Esne Beltza, Karelean,Ostolaza eta Pujana, Gainsbourg Gainbegiratuz, Danbaka (CD/DVD), Katamalo, Keu Agirretxea, Conxita, Belcesblues, Dantza Beltza, Jimmi Bidaurreta, Dender Y Flexo beste hainbaten artean.  .