XX. mende hasieratik erdialderako irudiak dira, herriko bizimodua erakusten dutenak.
60 argazkitan bizitza bateko lana
Biribiltxo (Soraluze, 1896-1974), argazkilari autodidakta; hogei urte ingururekin, S.A.P.A. kanoi fabrikan lanean ibili zen bitartean hasi zen lana eta argazkilaritzarako zaletasuna uztartzen, Errekalde kaleko bere etxean jarri zuen argazki-laborategiarekin. Bere zaletasunari esker, Soraluzeko aintzinako kultur eta eta gizarte-bizitzaren dokumentazio grafikoa jaso du argazkietan. Konrtrargik, argazkiak sailkatu, izendatu eta aukeratu egin ditu.
Egunero zabalik
Erakusketako ateak astebarruan arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara egongo dira zabalik eta astebukaeretan eguerdio 12:00etatik 14:00etara.