Urriaren 3an, inaugurazioa
Datorren barixakuan izango da egoitza berriaren inaugurazioa. Ospakizunik ez da faltako; musika, zozketa, brindisa, pintxoak... Nahi duen guztiak bulegoa bisitatzeko aukera izango du. Elkarteak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu jaialdian parte har dezaten, baita bazkideak, publizistak, kolaboratzaileak eta elkarlanean jardun duten kultur eta kirol talde guztietako kideak ere. 20:30ean emango zaio hasiera ekitaldiari.
Ordutegi eta helbide berriak
Egoitza berriarekin batera, ordutegia finkatu du Pil-pileanek. Astelehenetik barixakura goizeko 10:00etatik 13:30etara irekita egongo da, eta martitzen eta eguenetan, 16:30etatik 20:00etara ere bai. Harremanetarako posta elektronikoa aldatu egin dute; aldizkariko eta plaentxia.comeko kontuetarako aldizkaria@pilpilean.com , publizitateko kontuetarako publizitatea@pilpilean.com eta elkarteko kontuetarako koordinazioa@pilpilean.com
2008-2011 Hitzarmena Udalarekin
Elkarteak eta Soraluzeko Udalak lau urterako hitzarmena berritu dute. Euskara eta euskal kulturaren normalkuntzaren bidean Pil-pileanek antolatuko dituen jardueretarako dirulaguntzak zehaztea du helburu. 2008 urterako 30.000 euroko laguntza finkatu dute.