Irailaren 20an Marraskilo Tour

plaentxia_com 2008ko ira. 9a, 13:54

Aurtengo Soraluzeko mendi taldeak antolatutako Marraskilo Tour mendi ibilaldia irailaren 20an izango da. 35 km ditu eta irteera plaza Berritik goizeko 6:00tan egingo da. Ibilbidean hornidura lekuak izango dira eta partaide guztiei bazkaria eta kamiseta emango zaie.

250 plaza daude eta irailaren 16a baino lehen izena eman behar da, 943 75 10 29 telefonora deituz astearte eta ostegunetan 19:30etatik 20:30etara edo soraluzekomenditaldea@gmail.com helbidera idatziz. Bazkideek 8 euro ordaindu beharko dute, ez bazkideek 10 eta  2101.0062.16.0121871321 kontu zenbakian sartu beharko dute dirua. Mendi taldeak jakitera eman du parte hartzeko bankuko ordainagiria beharrezkoa dela. Egunean bertan 12 euro ordaindu beharko dira.

 

Ibilbidea:

 

Sagar Erreka - Topinburu - Azurtza - Gallastegitorre - Krabelinaitz - Untzeta - Soraluze - Zeleta - Argateburu - Karakate - Atxolin - Irukurutzeta - Kurutzebakar - Artzain Txaboleta - Pagobedeinkatu - Ipiñarritta - San Andres - Boskoitti - Soraluze.

 

Joan zen urteko argazkiak ikusi.