Ikastaro honen prezioa 440 eurokoa da baina praktikak herrian bertan eginez gero, ordaindutakoaren erdia itzuliko da. Matrikulazioa Udaleko euskara zerbitzuan egin behar da hilaren 15a baino lehen eta izena emateko honako telefonora deitu daiteke 943 75 30 43. Antolatzaileak ohar baten bitartez jakinarazi dute parte hartzeko asmoa duen edonork urtea amaitu aurretik 18 urte beteta izan behar dituela. Ikastaroa amaitzerakoan titulo ofiziala jasoko da.