Sorako jokalariak saritu ditu zuzendaritzak

plaentxia_com 2008ko uzt. 24a, 17:34

Soraluze Futbol Taldeko erregional, jubenil eta kadete mailetako jokalariak saritu ditu taldeko zuzendaritzak. Jokalari goleatzaileenari eta orekatuenari eman dizkiete garaikurrak.

Zapatuan Txurruka jatetxean batu ziren mutilen hiru taldeetako jokalari guztiak eta afariaren ostean sari-banaketa egin zuten.

 

  • Kadeteetan: Eneko Arizaga goleatzaileena eta Iker Benito orekatuena.
  • Jubeniletan: Goleatzaileena Aimar Bengoa eta orekatuenak Iraitz, Asier Iraeta eta Gaizka Azkarate.
  • Erregionaletan: Goleatzaileena Beñat Catalan eta orekatuena Ibai Rascon.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.