Jaiei buruzko danborradako eta kultura batzordeko oharrak

plaentxia_com 2008ko uzt. 16a, 12:52

Hiru ohar garrantzitsu jaien inguruan: danborradako ensaio orokorrak bihar eta datorren astean izango dira. Kultura Batzordeak adierazi duenez, baltsa jeitsieran izena emateko epea zabalik dago eta mahoizko alkandorak salgai.(Azalpen gehiago barruan)

 

 

Danborrada Batzordearen oharra:

ENSAIO OROKORRAK: eguena 17 eta martitzena 22. Ezinbestekoa da denak etortzea. Gremioetako erropa banaketa gaur egingo da eta barrika etadanbor joleena bihar. 19:30ean frontoian.

Kultura Batzordearen oharrak:

MAHOIZKO ALKANDORAK SALGAI: Kooperatiban, Arkupen eta Montserenean daude salgai, 12-16 eurotan.

BALTSA JEITSIERAN IZENA EMATEKO: epea zabalik dago. Udaletxean apuntatu behar da. Izena ematen duten taldeei egurrezko oholak eta neumatikoak banatuko zaizkie baltsaren oinarri moduan. Saritzerakoan baltsarik azkarrena eta ederrena hartuko dira kontuan.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.