Kamioietatik gasoila lapurtzen ari dira

plaentxia_com 2008ko uzt. 15a, 17:37

Mendiola industrialdean gasoila lapurtu diote hiru kamioiri astebukaeran. Depositoko tapoia kendu (edo apurtu) eta hodi batzuen bitartez, barruko erregai guztia atera dute. 

Ibarra garraio enpresan eta beste kamoi bitan egin dute lapurretan. Ibarrakoek adierazi digutenez, "Euskal Herri osoan ari da gertatzen, ez hemen bakarrik. Gauez kamioien azpikaldean sartu eta gasoila harrapatzen dute hodiak erabiliz". 

Galera nabarmenak

Galera nabarmenak eragin ditzaketela esan du Ibarrako langileetako batek: "Gure kamioiaren depositoa erdira beteta zegoen, eta gaur egun gasoilak duen prezioarekin, 200 eurotik gorako galerak izaten dira".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.