Jaietan, denok mahoiz jantzita!

plaentxia_com 2008ko uzt. 2a, 20:18

Jai Batzordeak proposamena luzatu die herritarrei datozen Santiago - Santa Ana jaietarako: mahoizko alkandora eta koadrodun zapia soinean janztea. Lehenago fabriketan janzten zutenaren erakusgarri izateko proposatu dute.

Mahoizko arropak herriko dendetan izango dira salgai datorren astetik aurrera. 

 

 

Baltsa jaitsiera, zezensuzkoa eta Su Ta Gar

Jubilatuek, Beti Prestek, Galtzagorriek, danborradakoek, tabernariek eta norbanakoek jardun dute bileretan parte hartzen.

Aurtengo berrikuntzen artean lehenago egiten ziren baltsa jaitsiera eta zezensuzkoa berreskuratu dira. Lehiaketa berriak antolatu dira: toka, aro harrapaketa eta txapel jaurtiketa, herritarren parte hartzea bultzatzeko. Kontzertuetan, barixaku gauean egingo da handiena Su Ta Gar talde eibartarrarekin. Paella erraldoia eta herri bazkaria ere izango dira ekitaldi nagusien barruan.

LASTER JAIETAKO EGITARAU OSOA