Sorako neskak entrenatzen hasi dira

plaentxia_com 2008ko uzt. 2a, 12:24

2008-2009an jokatuko du lehenengoz Sorako nesken taldeak. Hamabost lagun batu dira taldea osatzeko eta entrenatzen hasi dira, Alberto Berraondoren esanetara.

Urtetan taldea sortzeko ahaleginetan ibili ostean, lortu dute Soraluze Futbol Taldeko nesken ekipoa osatzea. Soraluze, Bergara, Eibar eta Lekeitiokoak dira taldekideak. Irailean ekingo diote denboraldiari, lurraldekako mailan. Inguruko herrietako taldeen aurka jokatuko dute, mutilen Erregional taldearen antzera. 

JOKATZEKO GOGOZ

Zehaztu gabe badago ere, seguruenik martitzen eta barixakuetan egingo dituzte entrenamenduak. Animatzen denarentzat ateak zabalik daudela adierazi dute neskek. Jokatzeko gogoz daude, futbol zelaiaren egoera ona ez izanda ere.

{mosimage}  {mosimage}  {mosimage} 
Jokalariak taldekideen lanari begira  Atezaina entrenatzen  Penaltiak botatzen