Udako solstizioa ospatzeko sua eta dantzak izango dira
Astelehenak urteko egunik luzeena eta gaurik motzena izango ditu. Udako solstizioa edo San Juan bezpera izango da ekainaren 23a. Pil-pileanek urteroko ospakizuna antolatu du Plaza Barrixan, gaueko 23:00ak alderako. Ilundutakoan sua piztuko dute, eta jarraian Sorgin dantza dantzatu. Ondoren konjuroa irakurriko da, izpiritu txarrak sutan erre daitezen eskatzeko, eta horrekin batera edari magikoa banatuko dute, ume eta nagusientzat.
Dantzari asko aurten
Aurtengo Sorgin Dantzarako bestetan baino dantzari gehiago izango dira. Urrats Dantza Taldeko nagusi eta umeek parte hartuko dute, baita Larrain Dantzako ikastaroan parte hartu duten zenbaitek ere. Eskolako 20 bat ikaslek ere dantzatuko dute.
{mosimage}SORGIN DANTZAZ DIOTENA
Gaizka Barandiaran, folklore ikerlea: "Sorgin Dantza ihauterieko dantza da. Gizasemeak dira Sorgin eta Intxisu. Baina gizakume erdiak emakumezko ageri dira, eta sorginak deritzaie. Gizakumeak Intxisuak dira. Dantzako sinonimoak eta zeinuak parregarrizko eitea azaltzen dute. Beti, baina, neurrizko eta eder bezelako jardueraz aritzen dira, ez Akelarreak iduritzen duen nahaspiloetan. Antzerki giroa berehalaxe igertzen zaio antzerki bakoitzean. Lelo batek, errepikatuz, bereizten ditu, bai binaka besarkaturik biraka aritzen direnean, bai bi taldetako bakoitzak beste laguna limurketa antzez inguratzen duenean eta batez ere azkeneko ingurugiroan.
Akelarre eskolatu eta jendatua da, ez eragabeko eta itsusia. Hiru aldiz hiru nota zanpatuetan oinek zotarraina joka markatzen dute. Hiru ukaldi ondoren, puntiloaren isilune batean hegazkeinu dagite. Politago eta atseginago izan dadin Akelarre Ingurukoa eskuen eri luzeak ere hiru aldiz ziztatzen dute eguratsa oinen erritmoan. Akelarre hontan nabariagoa somatzen da Antzerti Dantzaren aiurria. Ez da Akelarre, esan bezela, nahaspilatu eta itsusia, zalapartaz eder bezela burutzen dena. Gizabidezko Akelarre jendetua da.
Bukaeran, talde osoak Fandango eta Arin Arin-ak Bizkai dantzaz egiten du."
San Juanei buruzko informazioa:
OSPAKIZUN PAGANOAK: http://www.gaztesarea.net/info/edukia.php?id=160
ERLIJIOAK ESTALIA: http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/jgl/63117118.pdf
BESTE LEKU BATZUETAN...: http://www.hiru.com/tradizioak/tradizioak_0205.html