Haurren egunarekin hasiko da aurtengo Euskal Jaia

plaentxia_com 2008ko mai. 29a, 14:57

Ekainaren 1ean, domekan hasi eta ekainaren 11a bitartean, Haurren Euskal Jaia, hitzaldia, jolasak, Erromeria Eguna eta Ahotsaken aurkezpena egingo dira.

Urrats Dantza Taldea eta Euskal Jai Batzordea arduratu dira egitaraua antolatzeaz.

 

 

EKAINAK 1, DOMEKA

38. HAURREN EUSKAL JAIA

Antzuola, Oñati eta Arrasateko dantza taldeak etorriko dira eta guztira 150 ume arituko dira herriko kaleetan dantzan. Goizean kalejira egingo dute eta eguardiko 13:00etan eta arratsaldeko 17:00etan Plaza Zaharrean egingo den alardean dantzan egingo dute. 

{mosimage}EKAINAK 5, EGUENA

APAIZAC HOBETO

Jon Maia bertsolariak Kanadara egindako "Apaizac hobeto" espedizioa ren berri emango du.

19:30ean, kapillan. 

 

 

 

{mosimage}EKAINAK 6, BARIXAKUA

ARRANTZALEEN JOLASAK

"Kulki" taldearen eskutik, arrantzale giroarekin lotuta dauden jolasekin aritzeko aukera izango dute umeek.

19:30ean, Plaza Zaharrean.

 

{mosimage}EKAINAK 7, ZAPATUA

ERROMERIXA EGUNA

11:00etan SAGARDOA ETA TXORIXOA Plaza Barrixan.

12:00etan Ezozira igoera kalejiran, trikitilari eta txistulariekin.

12:30etatik bazkalordura bitartean, erromeria, "Zpeiz Mukaki" lapurtar dantzariak eta Larrain Dantza.

14:00etan Bazkaria. (Norberak eraman behar du. Bertan mahaiak eta aulkiak egongo dira, baita txozna bat ere. Lekua gordetzeko, Iratxo Goxodendan edo Gaztelupe, Batzoki eta Arrano tabernetan izena eman daiteke)

17:00etatik ilundu artean, erromeria TAPIA ETA LETURIAREKIN. Tartean "Zpeiz Mukaki"koen saioa eta Larrain Dantza herrikoia.

{mosimage}EKAINAK 11, EGUAZTENA

AHOTSAK.COM-EN AURKEZPENA

Herriko adinekoei egindako elkarrizketak interneten ipini ditu Badihardugu Elkarteak entzungai. Ahotsak.com proiektuaren nondik norakoak azalduko dituzte aurkezpenean. 

19:00etan Udaletxeko Saio Aretoan.