Jaietako kartel lehiaketa antolatu du Udalak

plaentxia_com 2008ko mai. 21a, 11:47

2008ko jaietako egitarauaren azalerako irudia aukeratzeko, lehiaketa antolatu du Udaleko Kultura Batzordeak, urteroko moduan. Oinarriak kaleratu ditu. (2007ko jaietako egitarauaren azala irudian)

 

 

 

O I N A R R I A K

        * Jai egitarauaren azalerako kartelak nahi adina kolore eramango ditu eta 33 zentimetroko zabalera eta 47 zentimetroko luzera izango ditu helduen mailan.       

 * Kartelaren  gai  artistikoa  lehiakidearen  irudimen  eta  abileziaren  esku  uzten da,  herriko  bizitzaren  zenbait  alderdiri  buruzko  alegoriak  aurkeztu  behar dituelarik.      

* Kartelean pertsona-irudiak marrazten badira, orekatua izan beharko du gizonezko eta emakumezkoen kopuruak eta ez da marraztuko sexu-diskriminazioa erakuts dezakeen egoerarik.      

* Kartelak ekainaren 20rako, eguerdiko ordu biak baino lehen, aurkeztu behar dira Udaletxeko bulegoetan, euskarri gogorrean eta sobre edo karpeta itxi batean, barrualdean egilearen izen-abizenak, adina eta helbidea edo bizilekua eraman behar dituelarik.         

* Sariak Kultura  Batzordeak  emango  ditu  kartelen  merezimendu  artistiko eta  sinbolikoari  erantzunez  eta  egokiak  iritzitako  teknikoen  aholkua  jaso ondoren.  Lehendabiziko sailkatuari 300 euroko saria emango zaio. Halber, 100 euroko akzesita eman daiteke epaimahaiak hala iritzi ezkero.      

* Karteletan “2008 SORALUZEKO JAIAK” jarri beharko da, egile bakoitzak deritzon banaketaz.     

* Sarituak ateratzen diren kartelak Udalaren esku geratuko dira, honek Jaietako programan argitara ditzan.      

* Lehiaketa honetara aurkeztutako kartelekin erakusketa bat antolatuko da Udal Kiroldegiko erakusketa aretoan uztailaren 7tik 11ra arte. Sari banaketa uztailaren 11n, arratsaldeko 7etan, izango da.      

* Kultura Batzordeak lehiaketa hau betegabekotzat aldarrikatu, zehaztutako sarietakoren bat eman gabe utzi edo aipamen berezi bat edo batzuk egin ditzake, aurkeztutako kartelak aztertu ondoren horrela baderitzo.