Zilarrezko Tanta Soraluzeri
Odol Emaileen Elkarteak mila biztanleko eta urteko 50 donazio baino gehiago egiten dituen herriei ematen dien saria da Zilarrezko Tanta, eta Soraluzek jaso du duela gutxi. Gipuzkoako Elkarteak Roke Akizu Udaleko ordezkariari eman zion oroigarria, Osasunaren Munduko erakundeak gomendatzen duen indizea betetzearren.