Arlo askotan diharduten dozena bat emakume izan ziren bileran, kultura, hezkuntza, kirola, gizarte arazoak eta komunikabideetakoak, besteak beste. Gai asko landu ziren emakumearen ikuspegitik herriko gabeziak zein diren jakitera emateko.
{mosimage}Osasun arloan gabezia handiak daudela azaldu zuten; ginekologia zerbitzu eskasa, larrialdi zerbitzurik eza, orientazio sexualerako zerbitzurik eza eta Mendarorako garraio publikoaren eskasia azaldu zituzten beharrik larrienentzat, are larriagoa etorkinen kasuan.
Enpleguari dagokionean, sektore batzuetako kontzentrazioarekin bukatu eta gainontzekoetarako sarbidea errazteko bideen beharra azaldu zuten. Berdin zaintzari eta etxeko arloari lotutako kontuetan sexu biek lanak banatzeko kontzientziazio programak eta ikastaroak eskatu zituzten.
Etxebizitza izateko eskubidea, kirol ezberdinetan aritzeko aukera eta haurtzaindegia haunditzeko eskaera izan ziren gazteei begirako beharrak.
Adinekoei begira, gizarte zerbitzua jubilatuen etxera hurbiltzeko eta eguneko zentru baten beharra aipatu zituzten.