Plazatik Gaztetxera bertso txapelketa barixakuan jokatuko da

plaentxia_com 2008ko mai. 19a, 18:02

Bertsolari gazteei plaza berriak eskaini eta bide batez gaztetxeen arteko loturak sendotu asmoz, abian da Plazatik Gaztetxera bertsolari gazteen VII. txapelketa. Azken kanporaketa Soraluzeko Gaztetxean egingo da barixakuan. Afaria 21:00etan hasiko da eta saioa 22:30etan. Afarirako izena Gaztetxean eta Arranoan eman daiteke. 


Soraluzeko kanporaketan parte hartuko duten bertsolariak:

 

  • Jone Uria
  • Ander Elortegi
  • Mikel Artola
  • Aitor “Toko”
  • Andere Arriolabengoa
  • Eneko Beretxinaga (soraluzetarra)

Saio bakoitzean bertsolariek honako lan hau burutu beharko dute:

Ofizioka hiruna bertso zortziko handian eta beste hiruna zortziko txikian, koplatan launa kopla eta gai bati bertso bi doinu eta neurri librean. Buruz burukoan ofizioka hiruna bertso botako dituzte hamarreko txikian.

Publikoak gustukoen duen bertsolaria aukeratu ahal izango du, eta epaimahaiarengandik puntu gehien jasotzen dituen bertsolariak eta publikoak aukeratutakoak buruz burukoa jokatuko dute. Azken saio honetan puntuaziorik altuena lortzen duena izango da saioko irabazlea. Epaileen eta publikoaren erabakiak bat egingo balu, ez litzateke buruz burukorik jokatuko eta zuzenean sailkatuko litzateke bertsolaria.

kanporaketak :

  • MAIATZAren 9an ELGOIBARKO GAZTETXEAN
  • MAIATZAren 16an DEBAKO GAZTETXEAN
  • MAIATZAren 23an SORALUZEKO GAZTETXEAN

Kanporaketa bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalerako , eta gainontzeko hiru finalistak puntuazioaren arabera aukeratuko dira.

Finala:

  • MAIATZAren 31an MUTRIKUKO GAZTETXEAN