Eskola dagoen egunetarako langile batzuk kontratatuko dira, goizeko, eguerdiko eta arratsaldeko zaintzak egiteko, eta eskolarik ez dagoen egunetarako beste batzuk, oporretan, irakasleak ez daudenean goizeko eta arratsaldeko zaintzak egiteko.
Langileei arloko lan-hitzarmena aplikatuko zaie eta Guraso Elkarteak egingo ditu kontratuak. Euskaraz jakitea ezinbestekoa da eta lehentasuna egunean hiru txandak egiteko aukera daukatenak izango duten arren, aurreikusten da ordezkapenak egiteko lan-poltsa handia beharko dela.
Izena eman edo informazioa eskatzeko, Udaletxera deitu daiteke (943753043) eta Mikelengatik galdetu.