"Esperientzia
berri bat bizi eta jai giro aparta ezagutzeko aukera eskaintzen duen Euskal
Herriko jaialdia." Hala aurkezten du Euskara Elkarteen Topaguneak. Izan ere, Euskal Herria Zuzenean festibalak jaialdi hutsa izatea baino gehiagoko helburuak ditu. Auzolanaren bidez, hainbat baloreen inguruan garatu den herri ekimena da; besteak beste, tokiko ekoizpenak bultzatzea, lan boluntarioarekin antolatzea, mikro-gizartea sortzea eta amalurra zaintzea.
PARTE HARTZEKO
Euskal Herriko hainbat talde eta erakundeek parte hartzen duten EHZ
festibalean. Euskal Herriko hainbat txokoetatik gazteak abiatzen dira jaialdira
ikusle gisa edo laguntzaile gisa.
Topaguneak Euskara Elkarteen Federazioak, aurtengoan ere
festibalean laguntzaile moduan parte hartzeko aukera zabaltzen die gazteei Pil-pilean Euskara Elkartearen bitartez. Izen ematea ekainaren 6a bitartean zabalik
egongo da.
Egitasmoan parte hatzeko informazioa gazteak2@topagunea.comera
idatziz edo 946215116 telefonora deituz jaso daiteke.
PROGRAMAZIOA IKUSTEKO klikatu hemen
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.