EAJ ea PSE-EEren" etika" mozioa bozkatuko da bihar

plaentxia_com 2008ko mai. 6a, 15:17

Biharko Udalbatzarrean EAJ eta PSE-EE alderdiek aurkeztutako "etika" mozioa bozkatuko da, indarkeria gaitzesten ez duten hautetsiei dimisioa eskatzeko. PPk, EAk eta ANVk aurkeztutako mozio alternatiboak ere bozkatuko dira.

Plaentxia.com-ek zuzenean emango du Udalbatzarraren berri, argazki, iritzi eta bideoen bitartez.

     GEHITUk aurkeztutako adierazpen proposamena bozkatuko da lehenengo, Homofobiaren eta Transfobiaren kontrako Nazioarteko Eguna izendatzearen aldekoa.

Ondoren alderdiek aurkeztutako mozioak bozkatuko dira:

  •  PP udal taldearen mozioa: Acción Nacionalista Vasca (ANV) alderdiak gehiengorik gabe gobernatzen dituen udalerrietako Alkatetzak demokraziarentzat berreskuratzeari buruzkoa.
  • EA udal taldearen mozioa: Giza eskubide eta erabakitze eskubidiari buruzkoa, besteak beste.
  • EAJ-PNV eta PSE-EE udal taldeen mozioa. Indarkeria gaitzesten ez duten hautetsien dimisioa eskatuko dute, Arrasaten hasi eta beste herri batzuetan egin den moduan. 
  • Soraluzeko Udaleko zinegotzi hautetsiek, Jose Luis Arizaga, Larraitz Lakuesta eta Aitor Prietok aurkeztutako mozioa. Bertan aipatzen da, besteak beste, zentsura mozioak eta "ezker abertzalea bakartzeko estrategiak" antzuak direla eta ez dutela laguntzen gatazka konpontzen.

 

Honi buruzko informazio gehiago:

"ANVren aurkako mozioa Soraluzen onartuko dute lehenengoz, bihar" (Berria)

"Sólo una de las 16 "mociones éticas" contra ANV tiene asegurado el éxito" (Público)