Santiago-Santa Ana jaien prestaketa aurrera doa

plaentxia_com 2008ko api. 29a, 23:15

Udaleko Kultura Batzordeak deitutako bileretara herriko taldeak eta norbanakoak azaldu dira eta egitaraua ia prest daukate. Hurrengo bileraren data zehaztu gabe dago.

Udaleko ordezkariez gain, Galtzagorri Jai Batzordea, Beti Prest aisialdi taldea, danborradako antolatzaileak, tabernariak, Itxaropenako zuzendaritzako kideak eta beste hainbatek jardun dute proposamenak egin eta eztabaidatzen.
 
Proposamen berrien artean hauetxek:
 
  • Jaiak eguerdian hastea (txupinazoa baino lehen giroa berotzeko)
  • Bizikletekin aro harrapaketak (txapelketa modura)
  • Paella erraldoiaren prestaketa
  • Soka dantza 
Botain/k atalekoak ikusi
 
 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.