Soraluzetarren ahotsa mundu zabalean

plaentxia_com 2008ko api. 29a, 22:48

Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak katalogatu eta hedatzeko asmoarekin, Badihardugu Euskara Elkarteak bost urtean zehar herrietako adineko jendea elkarrizketatu eta euren euskara eta bizipenak jasota, www.ahotsak.com webgunean ipini ditu.

  

Soraluzeko 37 hizlari azaltzen dira, gai desberdinetako 253 pasarte kontatzen.
 
Egitasmo honen helburua da Euskal Herriko grabazio dialektologiko eta etnografikoak biltzea eta denon esku jartzea.  Badihardugu euskara elkartea izan da lan honen koordinatzailea 2004 urtetik. Soraluzetarrak berak izan dira elkarrizketatzaileak.
 
Soraluzekoaren aurkezpena ekainean egingo dute Udalak eta Badihardugu elkarteak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.