Urrats Dantza taldea Debagoieneko Dantzari Egunean izango da

plaentxia_com 2008ko api. 24a, 13:12

Soraluzeko dantzariek Debagoieneko Dantzari Egunean parte hartuko dute, urteroko ohiturari jarraituz. Antzuolan ospatuko da aurten, datorren zapatuan. 22 dantzari joango dira Antzuola, Oñati eta Arrasatetik etorritako dantzariekin batera emanaldia eskaintzera.


 
 
 
Egitaraua hauxe izango da:
 
11:30ean: Kalejira herrian zehar.
 
12:45ean: goizeko dantza saioa plazan.
 

1- Agurra

2- La Balsa (Lore Gazteak)

3- Gipuzkoako dantzak

4- Jota Fandango (Arrostaitz)

5- Gipuzkoako zinta dantza

6- Jota Tudela

7- Igitai dantza

8- Eusko dantza (Urrats)

9- Fandango / Arin arin

 

14:45ean: Bazkaria herriko eskolan

18:00ean Arratsaldeko dantza saioa plazan 

1- Bertzijana

2- Batelerak

3- Bizkaiko dantzak (ikurrin dantza/Launako)

4- Trokeo Dantzak (Oinarin)

5- Arratia (Oñatz)

6- Dominguillo

7- Larrain dantza.