Bizilagunen premiak ezagutzeko auzoz auzoko bilerak egingo ditu Udalak

plaentxia_com 2008ko mar. 6a, 17:32

Hilabete honetan hasi eta ekainera bitartean, herritarrekin auzoz auzo batuko da Udaleko Gobernu Taldea. Auzo bakoitzak dauzkan premia eta beharrak, tokian tokiko gabeziak eta udal zerbitzuen akatsak zeintzuk diren jakiteko, eta Udalaren eguneroko zeregina ezagutzera emateko egingo dira bilerak.

Egutegia osatuta

Auzo bakoitzari dagokion eguna hurreratu ahala, jakinaraziko zaion arren, bilera egutegia osatuta dago. Martxoaren 14ean Ezozi Bidekoen txanda izango da, arratsaldeko 7etan, Udaletxeko Saio Aretoan.

 

Martxoak 14: Ezozi Bidea

Apirilak 1: Gabolatz

Apirilak 3: Loralde-Arraikua

Apirilak 23: Kalebarren-Santa Ana-Olea

Apirilak 25: Estazioa-Kalonge-Zeleta

Maiatzak 6: Baltegieta-Rabal

Maiatzak 8: Etxaburueta-Elizburu

Ekainak 3: Serafín Atxotegi-Gipuzkoako Etorbidea

Ekainak 5: Atxuri-Errekalde

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.