Laskurainen lagunartekoentzat sarrerak salgai daude Edurtza tabernan

plaentxia_com 2008ko ots. 26a, 11:39

Laskurainen lagunarteko kideentzat oharra bidali du zuzendaritza batzordeak: domekan Eibarren, arratsaldeko 5etatik aurrera Aritz Laskurainek jokatuko duen partidurako sarrerak eskuratzeko Edurtza tabernatik pasatu beharko. Sarrerak lehenbailehen jasotzea aholkatu du zuzendaritzak, azkar agortuko direla uste baitu.
 

Final erdietako lehenengo partidua izango da eta ETB1ean emango dute zuzenean. Final erdietan 3 partidu jokatuko dituzte, finalerako txartela zeintzuk eskuratuko duten erabakitzeko. 

 

Domeka 2, 17:00etan Eibarko Astelenan 

Titin III - Laskurain

Gonzalez - Barriola 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.